jueves, 7 de enero de 2016

PLASTIKA EGUNERATUA


Gaur egon badakigu IKTak oso aurreratuak daudela ete funtsezko gauza bat izaten hasi direla. Plastika munduan ere garrantzia hartu dute. Gaur egun hainbat baliabide daude plastika ordenagailu baten bidez lantzeko. Hemen adibiderik ezagunena eta errezena jarri dizuet, paint:



Betidanik egondako baliabidea baita eta maneiatzeko oso erraza dena. Gaur egungo arbela digitalekin, haurrek eskuekin edo arbela horietarako erabiltzen diren arkatsa bereziekin irudikatu, eta eratu dezakete. Baina hemendik ateratzen bagara, beste asko ere daudela esan beharra dago eta ez bakarrik haurrek erabiltzeko, baizik eta unibertsitatean adibidez arkitekturako ikasleek, zein arte ederretako ikasleek erabiltzen dituztenak. Web haueten 3 dimentsioetan irudikatu eta eratu daiteke. Lan asko egiteko erabiltzen baitira eta enpresa askotan ere. Hainbat irudi jarriko ditut lanak ikusteko;









Hauek haur munduetan sartzeko oso zailak direla argi dago, baina horregaitik beste haibat irudi jarriko ditut, LHko azken zikloan erabiltzeko adibidez. Gainera plastika hau ere matematikarekin lotu daiteke, zein DBHen teknologian: 




Azkenik txikienetarikoentzako ere baliabideak daude interneten:








Beste blog batzuk


Plastika munduan gauza asko ikasi ahal daitezke. Hemen utziko dizkizuet beste intereseko blog batzuk gehiago ikasten jarraitzeko eta gauza politak ikusteko:





NON DAGO GARRANTZIA?


Zergaitik da garrantzitsua artea haurretan? bideo honen bidez ulertu daiteke.





Bigarren hau artean sartzen da gehiago eta historiatxo polit bat da, oso garrantzitsua izan den Frida Kahlori buruz. Bertak ikusi daiteke haur baten garapena ikasterakoan, historia ikusten da ere, plastika ikusten da...


PLASTIKA HAURRETAN GARATZEN

                      

Artea haurren barne pentsamentuak ateratzeko baliabidea da. Haur baten jakinduria munduarekin duen harremana handitzen doan einean ere handitzen da eta irudietan hori isladatzen dute. Sentitzen dutena azaleratzen dute eta baita inteligentzia, baloreak... ikusi daitezke.

viernes, 30 de octubre de 2015

Abestia lanerako

Haurrek lan egiteko musika egokia erabiltzea garrantzitsua da. Alde batetik adi egotea lan egiten dauden proiektuan oso garrantzitsua baita emaitza ona izateko.


Lan motaren arabera ere musika alda daiteke. Adibidez, bakarkako lanak egiterakoan "reproducir" lekuan entzuten den musika mota izango litzateke aproposena lanerako. Irakaslearen helburua ere kontuan hartu beharko da musika mota aukeratzerakoan.



Helburua motibatzea, esnatzea zein piztea bada, musika alaia eta haurrek atzegin dutena jarri beharko luke irakasleak. Aldiz helburua lasaitzea eta lan egitea baita, bakarka eta bakoitza berean, hemen utzi dudan adibide bezalako musika mota jarriko luke irakasteak:







Abestia hau oso lasaia da, geldoa. Hau plastikako klase baten jarri ahalko zen adibidez zerbait margozten dauden bitartean. Ez da beharrezkoa gela mutu egotea, euren artean hitz egin dezakete beti ere lanean dauden bitartean eta tonu baxuan egiten badute. "Musikaren gainetik ezin da igo ahotsa" esango genioke gure haurrei. 



Abesti honen parte positiboa ere hau da: luzea da, ez da egon behar inor adi bukatu baden edo ez beste bat aukeratzeko. Ordu bat eta 5 minutu irauten duela jakinik, plastikako klase bat hartuko luke denbora horretan (adibide bat jarriz).


jueves, 29 de octubre de 2015

MARRAZKI MOTAK

Plastikaren barnean umeren barneko adierazpena argien ikusten den baliabidea marrazkia da. Haurraren eboluzioa bost etapetan bereizten da Viktor Lowenfelden esanetan:

Etapa del garabato ( 2-4 urte)
Hemngo etapan, motibazioa mugimenduan dago, ez objektu edo pertsonak irudikatzean. 3 azpietapa bereizi dito Lowenfeldek:
- Etapa del garabateo desordenado
Haurraren lehen irudiak izango dira, eta zentzu gabekoak, desordenatuak... izaten dira haurrak ez duelako kontrolik bere mugimenduetan. Eta ez dago interesik koloreetan ere ez.
- Etapa del garabateo controlado
Kontzienteagoa da egiten ari denaz eta koloreak erabiltzen hasiko da.
- Etapa del garabateo con nombre 
Haurrak bere irudiak egin eta begiratzean esanahi bat bilatzen die, adibidez "hau etxe bat da", "hau zuhaitz bat da"... baina egia esan margo gorriarekin egin duen zerbait zuhaitz bat dela esaten du.
Etapa preesquemática (de los 4 a los 7 años) 
Irudian oso adi egoten den etapa da hau. Eskemak egiten ditu irudietan, eta lehenengo aldiz zerbait egiten edo islatzen saiatuko da. Pertsonak irudikatzen hasiko da eta hauei garrantzia ematen. Aurpegian zentratzen dira eta hasieran elementu gutxiko irudiak izango dira baina etapak aurrera egiten duen ahala, elementuak gehitzen joango dira euren irudietan. 
Etapa esquemática (de los 7 a los 9 años) 
Objektuen kontzeptuak islatzen dute irudiek etapa honetan. Esperientzia pertsonalaren arabera irudi batzuk beste batzuk baino gehiago hurbilduko dira errealitatera. Haurrak irudikatzen duena obejtua da, kolore berberak erabiliz eta guzti.
Etapa del realismo (de los 9 a los 12 años) 
Aurreko errealitateak ez dio balio haurrari, eta errealitate hori berre errealitatera moldatzen du, hau da, irudia naturalagoa egiten du. Etapa honetan aurrak euren independentzia sozialaz igartzen hasten dira, eta euren kodigo propiak dituzte, gurasoek ulertzen ez dituztenak eurentzako.
Etapa del pseudonaturalismo(de los 12 a los 13 años) 
Bukaerako emaitzak gero eta garrantzia handiagoa izaten hasten du. Hemen ezaugarri sexualak adibidez gero eta nabariagoak egiten dituzte.
Etapa de la decisión (de los 13 a los 14 años) 
Haurrak zein teknika erabiliko duen erabakitzen du eduki nahi duen emaitzaren arabera. Irudikatzen duena sentimenduz beteta egongo da (impresionismo sensorial).

viernes, 23 de octubre de 2015

MARRAZKIAK


 

Plastikaren bidez haurrek emozioak eta sentimenduak transmititzen dituzte. Bideo honetan hau azaltzen da. Iraskasle bat agertzen da hitz egiten eta gauzak azaltzen:


Haurrek eratzen dituzten irudien bidez transmititzen dutena ikustea da helburu. Gainera honek karga nagatiboak botatzea eragiten du. Bere ikasgelan egunero daukate denbora tarte bat iruditxo bat egiteko eta bertan ikusi daiteke haurraren barne irudia, hau da, haurrak arzazoren bat izan badu etxean edo arazo jarraia bada, egiten dituen irudian ikusi daiteke eta nahi gabe irudiaren bidez adierazten du. Ez da beti irudiaren bitartez egiten, eskulanak ere erabiltzen dira, gauza birziklatuekin, zeramika... eginez. Irakasle honen tailerrak 2 ordu egunero irauten du. Gelara sartu, erlajazioa, dinamikak, denon arteko bilerak... egiten dituzte haurrekin. Adibide bat ematen du: haur baten irudiak kolore ilunekin, aurpegi tristeekin... egiten badituzte egun konkretu baten, amarekin errieta egin dutelako izan daiteke edozein tontakeriagaitik baina eurengan erreakzioa eta errieta gogorrak baitira. Honen bidez bilatzen dena kreatibitatea da ere. Haurrek euren gauzak sortzea, gainera oinak erabiltzen dituzte (ez dira bakarrik eskuak eta fomra tipikoak erabiltzen), matelial desberdinak ere. Plastikaren bidez ere autonomia lantzen da, bakarrik egiten dituzte gauzak eta sortzen dute. Autoestima ere barnean dago, egindakoarekin pozik egon behar dira, esan behar zaie egin dutena oso ondo dagoela eta aurrera jarraitzeko animatu behar zaie.