Plastikaren bidez haurrek emozioak eta sentimenduak transmititzen dituzte. Bideo honetan hau azaltzen da. Iraskasle bat agertzen da hitz egiten eta gauzak azaltzen:
Haurrek eratzen dituzten irudien bidez transmititzen dutena ikustea da helburu. Gainera honek karga nagatiboak botatzea eragiten du. Bere ikasgelan egunero daukate denbora tarte bat iruditxo bat egiteko eta bertan ikusi daiteke haurraren barne irudia, hau da, haurrak arzazoren bat izan badu etxean edo arazo jarraia bada, egiten dituen irudian ikusi daiteke eta nahi gabe irudiaren bidez adierazten du. Ez da beti irudiaren bitartez egiten, eskulanak ere erabiltzen dira, gauza birziklatuekin, zeramika... eginez. Irakasle honen tailerrak 2 ordu egunero irauten du. Gelara sartu, erlajazioa, dinamikak, denon arteko bilerak... egiten dituzte haurrekin. Adibide bat ematen du: haur baten irudiak kolore ilunekin, aurpegi tristeekin... egiten badituzte egun konkretu baten, amarekin errieta egin dutelako izan daiteke edozein tontakeriagaitik baina eurengan erreakzioa eta errieta gogorrak baitira. Honen bidez bilatzen dena kreatibitatea da ere. Haurrek euren gauzak sortzea, gainera oinak erabiltzen dituzte (ez dira bakarrik eskuak eta fomra tipikoak erabiltzen), matelial desberdinak ere. Plastikaren bidez ere autonomia lantzen da, bakarrik egiten dituzte gauzak eta sortzen dute. Autoestima ere barnean dago, egindakoarekin pozik egon behar dira, esan behar zaie egin dutena oso ondo dagoela eta aurrera jarraitzeko animatu behar zaie.
No hay comentarios:
Publicar un comentario